Street Fighter V
Deskribapena: Itzuli da borroka-frankizia mitikoa, STREET FIGHTER V-en eskutik! Grafiko ikusgarriak eta aurrekaririk gabeko xehetasunak dituzu munduko hurrengo gerlari-belaunaldian, bai eta bataila eskuragarri eta zirraragarriak ere, zeinek etengabeko borroka eta dibertsioa eskaintzen diketen hasiberriei zein beteranoei.
Lehiaketa-mota: Kanporatze bikoitzeko 1 vs 1, kanporatze bikoitzarekin.
Bertsioa: PS4
Araudia
- Kanporaketa-fase BO3-ra jokatuko da, eta, finala, berriz, BO5-era.
- Borroka bakoitzean 99 segundoko 3 round egingo dira.
- Jokoaren azken edizioko borrokalarien bertsioa bakarrik erabili ahal izango da.
- Ordenan deituko zaie taldeei, eta taldeko borroka guztiak jokatuko dira, garaile bakar bat geratu arte. Etortzen ez diren parte-hartzaileak kanporatuta geratuko dira, bai txanda nagusitik, bai galtzaileen txandatik.
- Galtzaileen txandatan parte hartzea aukerakoa da. Horietan parte hartu nahi ez duenak jardueraren antolatzaileei jakinarazi behar die, txanda nagusitik kanporatu ondoren.
- Borrokalariz alda daiteke borroka-saio batetik bestera, baita kanporaketa-txandetan ere (jokalariaren arabera).
- Finalaurrekoetan eta finalean pertsonaia-hautaketa itsua izan daiteke, jokalariek hala nahi badute. Finalaurrekoan eta finalean, jokalari bakoitzak zein pertsonaiarekin jokatuko duen esan behar dio antolatzaileari, aurkariak jakin gabe, eta, gero, hautatu egingo dituzte. Hala, counterpickinga saihestuko da.
- Erabiltzaileek beren kontrolak ekar ditzakete txapelketan parte hartzeko, baina haiek ezin dira izan haririk gabeak, ezta makrodunak edo turbodunak ere.
- Jokalari bakoitzak bere kontrolak doitu behar ditu borroka hasi aurretik. Borroka-saio erdian ezin dituzte doitu. Parte-hartzaileen ardura da kontrolak prest izatea borroka bakoitzaren aurretik.
- Mapa ausaz aukeratuko da. Mapa jakin bat aukeratuz gero, ausazko mapa batekin berrabiaraziko da. Hori behin eta berriz gertatzen bada, hori eragiten ari den jokalaria kanporatu egingo da.
- Debekatuta dago borroka bat aurrez justifikatu gabe geratzea. Hori eginez gero, zigor gisa round hori galdutzat emango zaio.
Oharrak
Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.
Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.
Araudi orokorra du osagarri araudi honek.