Tailerrak

A+ A A-

Tailerrak

OpenGunean emango diren tailerren berri emango dizuegu.

 

TAILERREN ORDUTEGIA*

Ostirala 15

15:00 – Zibersegurtasuna 4.0 Industrian

17:15 - Pentesting-a, Kali Linux eta Metasploitekin

Larunbata 16

10:30 - Haurrentzako robotika-tailerra: Eraiki eta lehiatu

12:45 - Haurrentzako tailerra - Leden programazioa, argi-efektuak, koloreak eta mugimendua

16:00 - Telefono mugikorraren oinarrizko erabilera

19:15 - Poliespana erabiltzea Cosplayrako

 


* Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.


 

 

Zibersegurtasuna 4.0 Industrian

HizkuntzaGaztelania

Hizlaria: Jesús Lizarraga

Enpresa: Mondragon Unibertsitatea

Tailerraren deskribapena:

Zibersegurtasuna da 4.0 Industriaren garapena dela-eta kezka gehien sortzen duen alorretako bat. Elkarrekin komunikatzen diren teknologiak eta sistemak ipintzen dira martxan 4.0 Industrian, datuak bildu, informazioa trukatu, erabakiak hartu eta ekoizpen-sistema industrialak kontrolatzeko. babes-neurri egokirik hartzen bada, ordea, beren lanak egitea galarazten dieten erasoak jasan ditzakete sistema horiek. Ekoizpen-instalazio horien funtzionamendu egokia ere eragotz dezakete erasoek.

Zibersegurtasunak azken urteotan izan duen bilakaera aztertuko da tailer horretan, batez ere sistema industrialei dagokienez. Gaur egun zer eraso-mota ari diren izaten ikusiko dugu, eta mehatxu horietatik babesteko zer neurri hartu behar diren erakutsiko dugu. Segurtasun-mailaren autoebaluazio azkarra egiteko kontrol-zerrenda bat ere egingo da. Azkenik, ingurune industrialetan segurtasun-teknikak aplikatzen ari diren enpresen adibide praktiko batzuk aztertuko ditugu.

Zer publikori dago zuzendua?

Ekoizpen- eta fabrikazio-instalazioetako arduradunentzat, informatikarientzat, zuzendarientzat eta, oro har, zibersegurtasunaz arduratzen diren industriako profesional guztientzat.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Informatikako ingeniaria da Jesús Lizarraga (MU, Mondragon Unibertsitatea) eta Konputazioan Masterra (M.Sc.; Staffordshireko Unibertsitatea, Erresuma Batua). Horrez gain, CISCOko CCNA irakasle homologatua da. 1992an, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Informatika sailean hasi zen lanean.

Zortzi urtez izan da MGEPeko sistema- eta segurtasun-arduradun. Tarte horretan, bertatik bertara ezagutu ditu komunikazio-sareen segurtasun-arazoak. Hamar ikerketa-proiektutan hartu du parte, kontratupean, EAEko eta Espainiako zenbait enpresa eta administrazio publikotan.

Egun, MUko Goi Eskola Politeknikoko Telematika sailaren koordinatzailea da. Segurtasun Informatikoko masterraren koordinatzaile da, eta irakasle Marketing Digitalekoan. Graduondoko ikastaroez gain, trebakuntza- eta aholkularitza-lanak egiten ditu zenbait enpresatan. Zaintza eta monitorizazioa ditu egungo lan-alorrak.

Ordutegia: Ostirala, apirilak 15, 15:00-17:00

igo ^

Pentesting-a, Kali Linux eta Metasploitekin

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Iñaki Mora López

EnpresaS21Sec

Tailerraren deskribapena:

Pentesting-en atarikoak Kali Linux y Metasploitekin: ahulezien bilaketa, detekzioa eta ustiaketa. 

Zer publikori dago zuzendua?

Sareei eta Linuxari buruzko gutxieneko ezagutzak dituztenentzat.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

S21Sec-ko segurtasun-ikuskatzailea azken 11 urteotan; egun, Espainiako iparraldeko ikuskaritza-arduraduna.

Espainiako eta nazioarteko bezero askorentzat egin dut lan, haien informazio-sistemen segurtasuna aztertzen.

Zenbait irrati- eta telebista-saiotan jardun ohi naiz, kolaboratzaile (Euskadi Irratia, Euskadi Gaztea, Teleberri, Airean, etab).

https://twitter.com/inakiml

https://www.linkedin.com/in/inakiml

Ordutegia: Ostirala, apirilak 15, 17:15-19:00

igo ^

Haurrentzako robotika-tailerra: Eraiki eta lehiatu

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Iván Bermejo Herrero

Enpresa: IBEROBOTICS, SLU. Zuzendari teknikoa

Tailerraren deskribapena:

Tailer horretan, robotikaz, programazioaz eta elektronikaz jardungo gara, ikuspegi erabat praktiko batetik; geure robota eraiki, programatu eta pertsonalizatuko dugu, taldekako eta denbora mugatuko lehiaketa batean parte hartzeko.

     

Zer publikori dago zuzendua?

9-12 urte bitarteko neska-mutilentzat.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa da Iván Bermejo, eta aditua robotikan eta konputagailu bidezko ikusmenean. Eskarmentu handia du sistema-garapenean, automatizazio industrialean eta kontrol txertatuko sistemetan. 2007an, etxeko robotika ere apenas inork ezagutzen zuenean, IBEROBOTICS sortu zuen, etxeko robotikan eta erabilera profesionaletarako zerbitzu-robotikan espezializatutako enpresa.

Sodercaneko Oinarri Teknologikoko Enpresen III. Lehiaketan , Kantabriako Unibertsitateko V. UCem Sarietan eta XIII. Bancaja Sarietan jaso ditu sariak IBEROBOTICSek bere proiekzio teknologikoagatik. Hitzaldiak, tailerrak, ikastaroak eta erakusketak antolatzen ditu era guztietako jendearentzat, betiere robotikaren alorreko teknologiari buruzkoak.

Web:

http://espaciomaker.com/ - maker jarduerak

IBEROBOTICS

http://www.iberobotics.com – webgune korporatiboa

http://www.iberobotics.com/shop - onlineko denda

http://www.iberobotics.org – bloga

https://www.facebook.com/iberobotics

https://twitter.com/iberobotics (@iberobotics)

NORSIP

http://norsip.com  - webgune korporatiboa / bloga

https://twitter.com/norsipsid (@NorsipSID)

Ordutegia: Larunbata, apirilak 16, 10:30-12:30

igo ^

Haurrentzako tailerra - Leden programazioa, argi-efektuak, koloreak eta mugimendua

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Nagore Reina

EnpresaCamptecnologico

Tailerraren deskribapena:

Tailer honetan, LED argien zerrendak programatzen ikasiko dugu, era dibertigarri batean, Scratch erabiliz (blokeen bidez programatzeko hezkuntza-programa bat). Mozorro, cosplay eta arropa-osagarrietarako erabil daitezke LED programatuen zerrenda horiek.

Zer publikori dago zuzendua?

8-14 adinekoak

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Encounterretako lehiaketetan zenbait sari irabazi dituen diseinatzaile grafikoa dugu Nagore Reina, arte digitalaren alorrean aurkeztutako lanengatik.

Ordutegia: Larunbata, apirilak 16, 12:45-14:45

igo ^

Telefono mugikorraren oinarrizko erabilera

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Nora Arrieta Baiges

Enpresa¡TÚ TAMBIÉN PUEDES!

Tailerraren deskribapena:

Telefonoaren alderdi fisikoak izango ditugu mintzagai ikastaroaren hasieran: kanpoko eta aurreko botoiak, menua, ikonoak... Zer presio egin behar den hatzarekin telefonoa ondo maneiatzeko. Zein diren beldur eta zalantza ohikoenak. Ondoren, dei-programara sartuko gara, smartphone batekin deiak nola egin eta erantzun ikasteko: teklatua, erregistroa, kontaktuak...

Azkenik, “Kontaktuak” programak nola funtzionatzen duen eta zergatik den garrantzizkoa azalduko dugu. Programa hori da, izan ere, gure telefonoko agenda. Zerrendan norbait nola sartu edo handik nola ezabatu ikasiko dugu.

Zer publikori dago zuzendua?

Adinean aurrera samar egin duten eta teknologia berrien erabilera arrotz samarra zaienentzat.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Nora Arrieta Baiges (Donostia, 1974) kazetaria da lanbidez, eta nomada bokazioz. Zenbait lekutan bizi izan da eta, ibilbide profesional luzea egin ondoren, alor ugaritan, mugikorra, ordenagailua eta tableta erabiltzeko ikastaroak ematen ditu gaur egun, batez ere adinean aurrera samar egindako jendeari.

Horrez gain, Telefono mugikorra: oinarrizko erabileraren eskuliburua idatzi du. Smartphoneak erabiltzen “galdu” antzean sentitzen direnentzako laguntza egokia da gida.

Ordutegia: Larunbata, apirilak 16, 16:00-19:00

igo ^

Poliespana erabiltzea Cosplayrako

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlariak: Aitor Larrañaga Elgarresta eta Lea Echevarrieta Legrand

Tailerraren deskribapena:

Poliespan estruituak cosplayrako material gisa zer propietate dituen erakusten dugu. Zer erabilera dituen eta zer tresna erabiltzen diren hura moldekatzeko. Tailerrean parte hartzen duenari pieza bat emango zaio bere gustura moldeka dezan eta lehen pausoak eman ditzan material horrekin. Horrela, bitartean sortzen den edozein zalantza galdetu ahal izango du eta gaia erabiltzeko jakin beharreko oinarrizkoena ikasi.

Zer publikori dago zuzendua?

Kuterrak erabili behar dira; beraz, adinduna izan behar da parte hartzeko.

Ordutegia: Larunbata, apirilak 16, 19:15-21:00

igo ^

twitter facebook flickr youtube instagram