Zatoz Gipuzkoa Encounter-ea
PARTY GUNEA:
Noiz
2016ko Apirilaren 15etik 17ra
Non
Tolosako Usabal Kiroldegian
Helbidea:
Usabal 25 A
20400 Tolosa
Nola heldu
Kotxez:
Nazional 1-eko 434 irteera
GPS koordenadak:
N43.12929º W2.07946º
Argibide gehiago:
Argibide gehiago:Tolosako Udalaren web orria bisita ezazu
Gainera, Azkon eta Barton-ek mapa bat prestatu dute Tolosako leku interesgarriekin.
Akreditazioa
Akreditazioa 14an (osteguna) 16:00tan hasiko da, eta 17an (igandea) 17:00tan bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:
Akreditatzeko ordutegia | ||
---|---|---|
Osteguna 14 |
16:00 |
22:00 |
Ostirala 15 |
10:00 |
22:00 |
Larunbata 16 |
10:00 |
22:00 |
Igandea 17 |
10:00 |
17:00 |
Lo egiteko tokiari buruzko informazioa
Aurten, lo egiteko tokia Laskorain Ikastolan egongo da. Usabal kiroldegitik 3 minututara.
‘Usabal Kiroldegia-Laskorain Ikastola’ arteko ibilbidea
Bi zona egongo dira; zona bat eraikinaren kanpoaldean berotze sistema izango duen karpa batean, eta barruko zona bat eraikinaren azkenengo solairuan. Erabiltzaileak heltzeko ordena jarraituz banatuko dira, zona bakoitzaren edukieraren arabera.
Ikastolan hortarako egongo diren atseden guneetan lo egin ahal izango da, 14ko gauetik hasita 16ko gauerarte. Barrutia 17an utzi beharko da partya bukatutakoan, beraz egun hortan ezin izango da bertan lorik egin.
Partehartzaile bakoitzak eman beharko du bere materiala (lozakua, zerria edo koltxoneta).
Toki arazoak direla eta, ahalik eta leku gutxien erabil dezazuen eskatu beharrean ikusten dugu gure burua:
- Ezin izango da inongo kanping dendarik jarri.
- Erabiliko diren koltxonetak ahalik eta tamaina txikienekoak izan behar dute. Koltxoneta dobleak erabili ahal izango dira, baina soilik bi pertsonen artean partekatzen badira. Ezin izango da baldintza hori betetzen ez duten koltxonetarik jarri, baldin eta antolakuntzak arrazoi justifikatu batengatik onartu ez badu.
Denok gure eskaerari jaramon egin ezkero leku arazorik ez izatea espero dugu. Ordea, edozein parte hartzailek goian emandako aholkueri kasorik egin ez eta horrek arazoak sortuko balitu, elkarbizitzarako kaltegarri gerta daitezkeen elementuak erretiratzea eskatu beharko liokete antolatzaileek. Zuen laguntza aurretik eskertzen dizuegu.
Eguneko sarrerak
Gipuzkoa Encounter-ean izateko bi modu daude: 3 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu (ordenagailuarentzako lekuarekin edo ordenagailuarentzako lekurik gabe izan daitekeena), edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, haren lan ordutegian. Era berean eguneko sarreren balioa akreditazioko ordutegiarekin bat dator, eta inolaz ere ezin izango da gaueko hamabietatik haratago luzatu. Eguneko sarrerak party egun ofizialetan bakarrik izango dira salgai. Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.