Game Triathlon

A+ A A-

Game Triathlon

  • Plataforma: PCa
  • Erabili beharreko bertsioaAntolakuntzak emandakoa
  • Lekuak: 32 talde, 3 parte-hartzaile talde bakoitzeko
  • Formatua: Taldeak / Kanporaketa
  • Kanporaketa: Kanporaketa. Formatua aldatu egin daiteke, izena ematen duen jende-kopuruaren arabera.
  • Deskribapena: Garbi dago ezin daitekeela denean ona izan, beti dago trabatzen zaigun jokoren bat. Horregatik sortu da Game Triathlon.
  • Kategoria desberdineko 3 joko: estrategia, FPS eta lasterketak. Hiru parte-hartzaile taldean. Beti norbaiten laguntza behar duena izango zara?  Edo liderra? Hiruretan? Edo ardurak banatuko dituzue?
  • Gainera, ez da hain erraza izango... aukeratutako jokoak klasiko atenporalak dira. Warcraft 3, Quake eta Re-Volt… Nork lortuko du domina? (Antolakuntzak eskubidea du lehiaketa baino lehen horietako bat aldatzeko).
  • Arduraduna/Antolatzailea: Zelkop –E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

Txapelketaren araudi espezifikoa

  • Txapelketa honetarako araudi espezifikoa joko-txapelketen araudi orokorraren osagarria da.
  • Jokatzeko lekua
    Joko-eremuan ARENA bat jarriko da jokatzeko. Ordutegia zorrotza izango da, eta lehiaketa hasi baino lehenago jakinaraziko da.
  • Partiden formatua

Honela erabakitzen da azken emaitza: joko bakoitzean lortutako puntuen batura eginez, sistema honen arabera: ordubete eta 50 minutu hiru jokoetara jarduteko.

    • QUAKE ARENA

Taldeek bandera harrapatzera jokatuko dute, 15 minutuz. Lortutako bandera kopurua talde bakoitzaren puntuazioari gehituko zaio.

    • Re-Volt.

Bi mapatan jokatuko da, 3 txandatan, taldeetako kapitainek hautatuta. Postuen arabera banatuko dira puntuak, talde bakoitzari bere posizioaren arabera gehituko zaizkie.

                                   1.ari 8

                                   2.ari 6

                                   3.ari 4

                                   4.ari 2

Eta... ongi begiratu nori jartzen dizkiozun oztopoak, zure taldekoa izan daiteke eta. Auto guztiak hautatzeko trikimailuak onartuko dira.

 

    • WARCRAFT 3. Frozen Throne.

Bi kapitainek hautatutako mapan, 45 minutu, gutxienik, jokatuko dute sei jokalarik, eta gehienez hurrengo partida hasi baino hamar minutu lehenagora arte. Partida bukatuko da taldeetako batek erabat uzten duenean edo antolatzaileek hala erabakitzen dutenean, baldin eta jokalari batek utzi nahi ez badu, taldearen porrota garbi ikusten denean. Erretiratutako jokalariek ez dute puntuatzen, ez eta puntu-eremuan geratu badira ere. Jokoaren puntuazio orokorraren arabera erabakiko dira posizioak; eskuak jaso eta antolakuntzako kidea taldeetako batean irtengo da misiotik, han agertzen diren puntuazioak idaztera. Honela baloratuko dira puntuazioak:

                                   1.ari, 15

                                   2.ari, 12

                                   3.ari, 9

                                   4.ari 6

 

Hiru jokoak amaitutakoan, puntuazioen batura egin eta irabazle zein den erabakiko da.

twitter facebook flickr youtube instagram