Starcraft 2

A+ A A-

Starcraft 2: Legacy of the Void

Deskribapena: Artanis hierarka zara, protoss arraza misteriotsuaren burua. Duela zenbait urte, Enjambre zerg gupidagabe haren atzaparretan jauzi zen zure sorlekua, Aiur. Baina, azkenik, lortu duzu Armada Handia deritzon gerraontzi-flota ahaltsua sortzea, eta zure mundua berreskuratzeko prestatzen ari zara. Antzin-antzinako gaitz batek, Amonek, zure geroa eta galaxia osoarena suntsitu egin nahi du, ordea. Zuk bakarrik batu ditzakezu protoss-talde guztiak eta, hala, iluntasun hurbila garaitu, hark sektore horretako bizi oro irentsi aurretik.

Lehiaketa-mota: Bracket arruntak 1vs1 BO3.

Bertsioa: erabilgarri dagoen azkena

Araudia:

battle.net gunera konektatuta jokatuko da; beraz, ezinbestekoa izango da kontu bat, joko originala eta Legacy of the Void zabalkuntza edukitzea. Baldin eta jokalari batek baldintza hauek betetzen dituen battle.net gunerako sarbiderik ez badu, kanporatu egingo da, eta erreserbako hurrengo jokalariak hartuko du haren tokia (baldin badago).

Jokalari bakoitzak bere ordenagailuan joka dezake, edo Jokoen Harean.

• Gorde egin behar da, nahitaez, partidaren demoa, antolatzaileek eskatu egin baitezakete partidaren emaitza dela-eta arazorik izaten bada.

Zigortu egingo da cheat-ak eta abantailak eta gainerako amarruak sortzen dituen kanpoko softwarea erabiltzea. Hala ere, antolakuntzak eskubidea du kasu bakoitzean egokien iruditzen zaion erabakia hartzeko, eta parte-hartzaileek onartu egin behar dute erabaki hori.

Mapak:

  • Orbital Shipyard
  • Dusk Towers
  • Prion Terraces
  • Ulrene
  • Central Protocol
  • Frozen Temple
  • Lerilak Crest
  • Ruins of Seras

Oharrak

Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.

Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.

Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

Bi txapelketa jokatuko dira partyan: lehenbizikoa, 2016/04/15ean hasiko da; bigarrena, biharamunean, 2016/04/16an. Lehenbiziko eguneko txapelketa irabazten duenak ezin du hartu parte bigarren egunekoan. Lehentasuna emango zaie bigarren egunean lehenbizikoaren txapelketan parte hartu ez dutenei.

twitter facebook flickr youtube instagram