Mario Kart 8

A+ A A-

Mario Kart 8

Deskribapena:

Kultuko saga honen eskaintza berria, WiiU-rentzako esklusiboa: hainbat hobekuntza erantsi dizkio ohiko jokoari; esaterako, grabitatea eta beste ezaugarri batzuk erantsi ditu zirkuituetan. Dibertsioa, maskorrak eta platanoak, nahi adina.

Jokatzeko modua: 150cc

Araudia:

8 jokalarik osatutako taldetan/kanporaketetan egingo da lehiaketa. Hau da prozesua:

  • Taldeak eta jokoaren ordutegia ekitaldiaren intranetean argitaratuko da.
  • Taldeko kideek kontsolen eremuan egon behar dute jokoa hasteko finkatutako ordua baino lehen.
  • 4 kontsola egongo dira, eta onlineko/lagunen sarean jokatuko da: 2 lagun kontsola bakoitzeko eta pantaila zatituta. Honela egingo da kanporaketa:

- 4 zirkuitu jokatuko dira modu aleatorioan; hau da, zirkuitu aleatorioa bozkatu behar da.

- Lehiaketak aurrera egin ahala, 8 zirkuitura zabalduko da jokoa (azken faseetan).

- Eskura dauden objektu guztiak.

- Pertsonaien eta ibilgailuen mugarik gabe.

- Ekiporik gabe.

- CPUrik gabe. 

Portaera-eta joko-arauak

  • Etenaldiak. Oro har, ezin dira egin. Jokalari batek jokoa gelditu beharra badu ezinbestean, beste jokalariei jakinarazi behar die, etena egin aurretik.
  • Bug-ak eta Glitche-ak. Ezin dira erabili.
  • Urrutiko aginte eta padei buruz:

- Antolakuntzak Gamepad ofiziala (pantailarekin) eta wiimotes+nunchuck izango ditu.

- Jokalariek beren padak ekar ditzakete, hala nahi badute.

Oharrak

Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.

Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.

twitter facebook flickr youtube instagram