Hitzaldiak

A+ A A-

Hitzaldiak

Bizkaia: 100.4 FM

Gasteiz: 99.8 FM

www.gestionaradio.eu

 

Hitzaldi interesgarriak eskainiko dira doan aurten ere, Gipuzkoa Encounter-ean.  

 

HITZALDIEN ORDUTEGIA*

Ostirala 15

12:00 – 4.0 Industria – Adibide praktikoak

13:00 - Jakin-minak hil zuen... hackerra!

16:00 - Segurasun informatikoa, ala segurtasunik eza??

18:00 - Game Project Compo lehiaketako proiektuen aurkezpena

19:00 – Gipuzkoa Encounterreko Eztabaida Kriki-Absurduko I. Liga

Sábado 16

12:00 - Adingabeak eta Teknologia Berriak: arriskuak eta aholkuak

17:00 - Nola egin film labur bat baliabide gutxirekin

 


*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.


 

 

4.0 Industria – Adibide praktikoak

HizkuntzaGaztelania

Hizlaria: Jesús Lizarraga

Enpresa: Mondragon Unibertsitatea

Hitzaldiaren deskribapena:

Honekin du lotura 4.0 Industria: ekoizpen-prozesuetan elektronikaren, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak txertatzearekin (EIKTak). Automatizazio-mailak hobetu egiten dituzte teknologia horiek, eta “adimentsuago” bihurtzen industria. Hitzaldi horretan, 4.0 Industrian esku hartzen duten teknologia nagusiak emango dira ezagutzera: gehikuntzako fabrikazioa, lankidetzako robotika, ikusmena artifiziala, errealitate areagotua, Big Data, Cloud computing-a eta zibersegurtasuna. Aplikatutako kasu praktiko bat azalduko da teknologia bakoitzeko.

Zer publikori dago zuzendua?

Enpresa industrialetako zuzendaritza-, ekoizpen-, kalitate- eta mantentze-sailetako arduradunentzat eta koordinatzaileentzat.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Informatikako ingeniaria da Jesús Lizarraga (MU, Mondragon Unibertsitatea) eta Konputazioan Masterra (M.Sc.; Staffordshireko Unibertsitatea, Erresuma Batua). Horrez gain, CISCOko CCNA irakasle homologatua da. 1992an, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Informatika sailean hasi zen lanean.

Zortzi urtez izan da MGEPeko sistema- eta segurtasun-arduradun. Tarte horretan, bertatik bertara ezagutu ditu komunikazio-sareen segurtasun-arazoak. Hamar ikerketa-proiektutan hartu du parte, kontratupean, EAEko eta Espainiako zenbait enpresa eta administrazio publikotan.

Egun, MUko Goi Eskola Politeknikoko Telematika sailaren koordinatzailea da. Segurtasun Informatikoko masterraren koordinatzaile da, eta irakasle Marketing Digitalekoan. Graduondoko ikastaroez gain, trebakuntza- eta aholkularitza-lanak egiten ditu zenbait enpresatan. Zaintza eta monitorizazioa ditu egungo lan-alorrak.

Ordutegia: Ostirala, apirilak 15, 12:00-13:00

igo ^

Jakin-minak hil zuen... hackerra!

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Ruth Sala Ordóñez

Enpresa: Legalconsultors abokatu-bulegoko bazkidea eta zuzendaria (Bilbo eta Bartzelona).

Hitzaldiaren deskribapena:

Jakin-minak bultzatuta, ikasitako guztia probatu nahi izaten du ikasleak. Askotan, testak egiteko makina birtual bat sortu beharrean, sistema errealetan egiten ditu probak. Hau du abiapuntu hitzaldiak: hacking-eraso bat egiten da, exploit bidez, sistema informatiko baten ahulguneak detektatzeko. Bestalde, “lerroa gainditzeak” dakartzan ondorio legalak ere aztertuko dira, pentesting bat delitu bihurtuz (delitu bat, edo gehiago).

Zer publikori dago zuzendua?

Ingeniaritza Informatikoko ikasleentzat, ingeniari informatikoentzat, software-enpresentzat eta segurtasun- eta pentesting-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa espezializatuentzat.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Abokatu penalista, Delinkuentzia Informatikoan espezialista. Legalconsultors-en zuzendaria.

Espainiako eta nazioarteko zenbait segurtasun-konbentziotan hizlari jardun da; besteak beste, NoCoNName (Gaming Penal, IKT enpresen erantzukizun penala, 2015ean) eta Sextorsión, Inpatu pertsonala, enpresa-krisia 2014an), ISACA- Mobile World Centre (Enpresaren mugikorra: bi ahoko arma), Navaja Negra eta ConectaCON(Ertzaintzarekin eta eGaranterekin elkarlanean emandako hitzaldia). Zer dago segurtasunaren eremu grisean?), QurtubaCON (Begira iezadazu begietara edo gogoratu nire aurpegiaz!), Sh3llCON (Kontrako bidetik sartu haiz, adiskide). Halaber, abokatuen eta telekomunikazio-ingeniarien elkargoek eta zenbait biltzarrek antolatutako mahai-inguruetan hartu du parte.

Teknologia berrien erabilerari eta haien ondorio prozesal eta pertsonalei buruzko trebakuntza juridikoko programen garapena abokatu-elkargoetan, epailetzan eta institutuetan.

Lege-alorreko trebatzaile “Internet eta sare irekiak ikertzeko ikastaroan”. Antolatzailea:  Institut de Seguretat Pública de Catalunya (Polizia Akademia)

Irakasle laguntzaile  Bartzelonako Unibertsitateko Zuzenbide Digitaleko - IL3 Masterrean (UB). Saio hauek eman zituen

  1. StartUp % 100 teknologikoak
  2. IKTen outsourcing-a: zenbait modalitate
  3. “Agiri elektronikoak eta jarduera profesionala: segurtasun juridikoa eta konponbide praktikoak”.

Irakasle  La Salle BCN-ko Marketing Digitaleko eta Publizitate Digitaleko Masterrean

Trebatzaile  Ziberkrimenari buruzko Graduondokoan (CRIAP Institua, Portugal)

 Bartzelonako Abokatu Elkargoko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzenbidea Saileko kidea

Lege-aholkulari webgune hauetan: www.lacooperactiva.es eta  www.prosamtec.com

Lege-edukien garatzaile webguneetarako eta kontratazio elektronikorako.

Genero-indarkeriaz gizartea sentsibilizatzea xede duen Asociación Minutesforwomen elkarteko lege-aholkulari eta lehendakariorde.

www.legalconsultors.es

@Ruth_legal

https://es.linkedin.com/in/ruthsala

Ordutegia: Ostirala, apirilak 15, 13:00-14:00

igo ^

Segurasun informatikoa, ala segurtasunik eza?

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Iñaki Mora López

Enpresa: S21Sec

Hitzaldiaren deskribapena:

Segurtasunari buruzko hitzaldia, erasotzaile baten ikuspegitik emana: erasoen deskribapena, erasotzaileen helburuak eta teknikarik erabilienak.

Zer publikori dago zuzendua?

Orokorra

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

S21Sec-ko segurtasun-ikuskatzailea azken 11 urteotan; egun, Espainiako iparraldeko ikuskaritza-arduraduna.

Espainiako eta nazioarteko bezero askorentzat egin dut lan, haien informazio-sistemen segurtasuna aztertzen.

Zenbait irrati- eta telebista-saiotan jardun ohi naiz, kolaboratzaile (Euskadi Irratia, Euskadi Gaztea, Teleberri, Airean, etab).

https://twitter.com/inakiml

https://www.linkedin.com/in/inakiml

Ordutegia: Ostirala, apirilak 15, 16:00-17:00

 igo ^

Game Project Compo lehiaketako proiektuen aurkezpena

HizkuntzaGaztelania

Hitzaldiaren deskribapena:

Game Project Compo lehiaketako parte-hartzaileek beren bideo-joko proiektua aurkeztu ahal izango dute.

Arte-diseinuak, prototipoak, funtzionamendu-eskemak, girotzea, eta abar. Hau da, bideo-jokoa ekoizten hasi aurreko prozesu osoa.

Ordutegia: Ostirala, apirilak 15, 18:00-19:00

igo ^

 

Gipuzkoa Encounterreko Eztabaida Kriki-Absurduko I. Liga

HizkuntzaGaztelania

Hizlaria: Irene Miren Garcia de Etxeandia

Enpresa: Unibertsitateko eztabaida-elkartea

Hitzaldiaren deskribapena:

Maila intelektual goreneko eztabaida-liga. Gaiak:

“Patata-tortilla, tipularekin ala gabe?”. “Humanista al da Spock?”. “Twitteatzea ote sexu berria?”.

Zer publikori dago zuzendua?

Friki ospetsuentzat eta open minded humanoideentzat.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Abokatua eta aditua Oratorian eta Eztabaidan. 

Ordutegia: Ostirala, apirilak 15, 19:00-20:00

igo ^

Adingabeak eta Teknologia Berriak: arriskuak eta aholkuak

HizkuntzaGaztelania

Hizlaria: Ángel Barrio Martínez

EnpresaEUSKALTEL, S.A.

Hitzaldiaren deskribapena:

Izugarri hedatu dira teknologia berriak adingabeen artean, eta bistakoa da geroz eta gazteago hasten direla haiek erabiltzen, erabilerari buruzko azken inkestaren arabera: 10 urtez behekoen % 95ek baino gehiagok ordenagailua erabiltzen dute, eta % 30ek mugikor-gailu propioa dute; 12 urtekoen artean, % 70eraino igotzen da azkena aipatutako portzentajea. Zenbait abantaila ditu horrek, baina arrisku ugari ere badakarzkio talde horri, zeina bereziki babesgabea baita: ziberjazarpena, ziberbullyinga eta sextinga, besteak beste. Sarritan azaldu ohi dira prentsan arrisku horiei buruzko berriak. Ondo prestatuta al dago gizartea arazo horri aurre egiteko? Zer egin dezakegu arrisku horietatik babesteko? Zehatz-mehatz azalduko ditugu mehatxuok guztiak, hitzaldi didaktiko eta atsegin batean; horrez gain, zenbait gomendio emango ditugu, aro digital berri honen mehatxuetatik babesten erakusteko gure seme-alabei.

Zer publikori dago zuzendua?

Teknologia berrien erabiltze diren adingabeentzat eta haien gurasoentzat.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

EUSKALTEL, S.A.

Informazio Teknologien Segurtasuneko arduraduna

Prestakuntza:

Deustuko Unibertsitatea (Bilbo)

Informatikako ingeniaria, 1996ko urria – 2001eko ekaina

Lan-esperientzia:

2001eko urritik Euskaltel SAan ari naiz lanean, ITen segurtasuneko arduradun gisa, segurtasun-gorabeherak kudeatzen, ITen segurtasunarekin lotutako ikuskaritza/aholkularitzako lanak egiten, aholkulari juridikoei araudia betetzea bermatzeko laguntzen, segurtasuna kontrolatzeko neurriak ezartzen eta, oraintsuagotik, ikerketa-lanak egiten konpainia barruan IT zerbitzu baliotsu berriak bultzatzeko.

Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan dihardut 2009-2010 ikasturtetik, Informazioaren Segurtasuneko Unibertsitate Masterrean. (Ikasturte honetan, izen bereko diploman)

Hitzaldiak, ikastaroak, kolaborazio publikoak:

Twitter: @geekburu

Ordutegia: Larunbata, apirilak 16, 12:00-13:00

igo ^

Nola egin film labur bat baliabide gutxirekin

HizkuntzaGaztelania

Hizlaria: Nagore Reina 

Hitzaldiaren deskribapena:

Hitzaldi horretan, film laburren munduan hasi nahi duten eta baliabide gutxi duten guztiei zenbait gomendio emango eta zenbait trikimailu erakutsiko dizkiegu, bideo profesionalagoak egin ditzaten. ez dago kamerarik eduki beharrik; aski da bideoak grabatzen dituen smartphone bat edukitzea. 

Zer publikori dago zuzendua?

Film laburrak egin nahi dituztenentzat. 

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Diseinu-ikaslea.

Ordutegia: Larunbata, apirilak 16, 17:00-18:00

igo ^

 

twitter facebook flickr youtube instagram