Overclocking School

A+ A A-

Overclocking School

 

Aurten Gipuzkoa Encounterrean OVERCLOCKING SCHOOL tailerra egingo da eta Overclocking-ean estatuan lehenak diren Independent OC Team taldeak emango du.

Zatoz OVERCLOCKINGeko tailerrera, eta zure prozesatzailea, memoriak eta zure ordenagailuaren gainerako osagarriak zukutzeko behar duzun guztia ikasiko duzu.

Hozte-sistemetaz hitzegingo dugu, airea, hozte-sistema likidoa, izotz lehorra, nitrogeno likidoa, peltier...

Bios-ak, maiztasunak, biderkatzaileak, Uncore, atzeratze-denborak, Mhz-ak, tentsioak...

Ezagutzen al duzu PI zenbakia? Benchmark, Super Pi, XTU, Wprime, Maxmem...

Overclock on bat egiteko teknikak, Delid, Laperar, voltmod...

Overclockingeko tailerrean parte hartzen dutenek OC AMATER lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute.

Erakutsi ikasitakoa, eta egin overlock gure ekipoetan.

Sariak ditugu lehiaketako finalistentzat, eta beste sorpresaren bat :)

Lehiaketaren arauak overclocking tailerrean ezarriko dira.

OC tailer guztia jarraitu ahal izango duzu streaming bidez: http://www.twitch.tv/chentinox

 

Aurreko OC School edizioetako bideoak hemen ikusi ditzakezu:

OC School Euskal Encounter 23-> https://www.youtube.com/watch?v=JWMjGUjb1qc

OC School Araba Encounter 02-> https://www.youtube.com/watch?v=t31KYC2JUcA

Hardware guneko OC ARENA aldean itxarongo dizuegu guztioi.

Hizlariak: ChentinoX @ INDEPENDENT OC TEAM

360Nat @ INDEPENDENT OC TEAM

ORDUTEGIA:

Ostirala, Apirilaren 15ean

16:00 - OC School 2016 aurkezpena

16:15 - OC eskola teorikoa

18:00 - H2O sailkapena

20:00 - H2O finalaurrekoak

20:30 - LN2 erakusketa by 360NAT

21:00 - OC SCHOOL LN2 finala

21:30 - OC School sari-banaketa

twitter facebook flickr youtube instagram