Casemod
Kaxa estandar batetik hasita PC bat aldatzea da. Ez dago mugarik materialei dagokienez, baina kaxa estandar baten antzeko tamainakoa izaten da emaitza.
Araudia:
- Gipuzkoa Encounter-eko parte-hartzaile gisa akreditatutakoek bakarrik har dezakete parte.
- Izen-ematea Gipuzkoa Encounter-en intranetaren bidez egingo da.
- Zenbait alderdi baloratuko dira, 0tik 10era dezimal batekin, eta alderdi horietako bakoitzean lortutako puntuen batura izango da azken puntuazioa.
- Egindako lanaren edo aldaketen arabera zenbatetsiko da alderdi bakoitza, ez erositako elementuak gehitze soilagatik. Adibidez, fabrikatik jada hozte pasiboarekin datorren txartel grafiko batek ez du punturik emango “Hozte pasiboa” atalean. Gauza bera gertatzen da lehengaien kasuan ere: egindako lanagatik ematen dira puntuak, eta ez material zehatz bat erabiltze soilagatik.
- Kalifikazioak txapelketaren antolakuntzak egingo ditu.
- Mod bera aurreko encounter batean aurkeztu bada eta podiumera iritsi bada, 10 puntu kenduko zaizkio zenbaketa osoan.
- Mod-a encounter batean podiumera iritsi bada, ezin izango da hurrengo urtean aurkeztu.
- Ebaluatu behar diren ezaugarriak hiru eratara puntuatu daitezke, ezaugarriaren arabera:
Positiboak: ebaluatu behar diren alderdi gehienetarako erabiltzen dira, eta 0 eta 10 arteko balioa ematen zaie; beraz, gehitu egiten dute beti.
Negatiboak: estatus hoberena izan behar dutela irizten zaien alderdiak balioztatzeko erabiltzen dira, eta -10 eta 0 arteko balioa ematen zaie; beraz, kendu egiten dute beti.
Adibidez, “garbitasuna”: ohikoa garbi egotea da; zikin badago, puntu negatiboak jasoko ditu.
Simetrikoak: 0tik abiatuta, ebaluazioaren arabera balio positiboa edo negatiboa har dezaketen alderdiak dira, eta -10 eta 10 arteko balioa ematen zaie.
Puntuazio simetrikoak sartzea kalitateko lanaren mesedeko da; izan ere, lan baten alderdiren bat oso txarra bada, punturik ez emateaz gain, puntuak kendu ere egin ditzake.
Hauek dira ebaluatzen diren ezaugarriak eta ezaugarri bakoitzaren puntuazio-mota:
Positiboak Negatiboak Simetrikoak Originaltasuna Garbitasuna Bukaera Worklog-a Osagaien funtzionamendua Aire bidezko hoztea Argiztapena Likido bidezko hoztea Elektronika Muturreko hoztea Metakrilatozko lanak Pintura-lanak Metalezko lanak Kableen antolamendua Beste material batzuekin egiten diren lanak Osotasunaren integrazioa eta estetika Beste elementu batzuen integrazioa - Banaka edo taldeka har daiteke parte, baina ez bietara: parte hartzen ari den talde bateko kideek ezin izango dute parte hartu banaka; eta, era berean, talde batek ezin izango du parte hartu kideetako bat banaka parte hartzen ari bada. Taldeka parte hartuz gero, taldekideen izenak jakinarazi behar zaizkio antolakuntzari.
- Parte-hartzaileek bertan egon beharko dute puntuazio-fasean, epaimahaiaren galderei erantzuteko.
- Hardware Gunean akreditatu beharko du parte-hartzaile bakoitzak, eta behar den informazioa aurkeztu Hardwareko antolakuntzako kideei.
- Erregelamenduaren aplikazioari buruzko zalantzarik izanez gero, Hardwareko antolakuntzak erabakiko du nola aplikatu behar den.
- Arauetako edozein ez betetzeak parte-hartzailea lehiaketatik kanpo uztea ekarriko du; era berean, parte-hartzeari dagokionez edo lehiaketarako egindako lanari dagokionez tranparen bat eginez gero, bestelako neurriak ere har daitezke, arau-haustearen larritasunaren arabera.
- Parte-hartzaile guztiek onartzen dituzte CASEMOD lehiaketaren baldintzak eta arauak.