Futbolin-txapelketa
Ez da gauza bera jokalariei etxeko sofa erosotik oihu egitea edo zure eskuekin zuzendu behar izatea…
16 bikotek bakarrik jokatu ahal izango dute entrenatzaile onenaren titulua lortzeko lehian, txapelketa honetan. Atlas Taldeko lagunei esker, haiek utzi baitigute zelaia.
Bi zati izango ditu partidak, 5 minutukoa bakoitza. Gol gehien sartzen duenak irabaziko du. Erraza, ezta? Luzapenik jokatu behar ez izatea espero dugu. luzapenak ere bi zati izango ditu, 2 minutukoa bakoitza.
Izena eman Intranetean; zuen zain egongo gara ostiralean, 19:30ean, Beste jardueren txokoan.
OHARRA: Debekatuta dago karanbolak egitea, pilota jira-biraka botatzea, pilota esku-zabalik botatzea eta latiguilloa, tornadoa edo snake/jet jaurtiketa egitea. Jokalariak, nahita edo nahigabe, debekatutako jaurtiketa horietako bat egiten badu, esku bakarrarekin jokatuko du 30 segundoz.