Fast Cosplay
Lehiaketa hontako, ez duzue sekulako lanik hartu beharko cosplay ikusgarriak sortzen, eta ez duzue zentimo bat ere gastatu beharko ileordeak erosten.
Oso erraza da: 3 laguneko taldeak osatu behar dituzue, eta zuetako bat izango da manikia. Eszenatokira igo beharko duzue, eta, han aurkitzen duzuen materialarekin, cosplay bat egin beharko duzue… 7 minututan.
Adituek osatutako epaimahai batek baloratuko du poltsak ebakitzeko eta zinta itsasteko teknika, eta arratsaldean bertan erabakiko du irabazlea zein den. Zatozte larunbatean, 19:00tan, eszenatokira, taldeak osatzen hasteko.