Catch the Wave

A+ A A-

Catch the Wave

Permíteme que insista...

Aitortu ezazu, Matías Prats gogoko duzu. Horregatik, Gipuzkoa Encounter honetan, EuskaDigital-en laguntzarekin, bere mailan jartzera gonbidatzen zaitugu.

Oraingo hontan, Encounter baterako adinakoa den publizitate-iragarki bat egin beharko duzue, edozein Encounterrena izan daiteke, irrati-entzule frikiak bisita egitera animatu daitezen. Iragarkiak ezin izango ditu bi minutuak gainditu.

Ah! eta atera talde argazki bat pantaila-atzealde polit bat izateko lana proiektatzen den bitartean.

Grabazioak Intranetera igo beharko dituzue, larunbateko 20:00ak baino lehen. MP3 edo WAV formatoetan.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena edo ezizena eta party-ko postua, behar izanez gero zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Grabazioak igande gauean entzungo dira. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.

twitter facebook flickr youtube instagram