Arte Digitala

A+ A A-

Epaimahaia

Lehiaketa hauetarako epaimahaia: Game Project Compo, Old School Music eta Wild Compo:

  • Daniel Fernandez Zorrilla

Informatikan lizentziatua Waleseko Unibertsitatean (Bachelor of Science in Computer Systems and Bussiness Applications) eta profesional ziurtatua Segurtasun Informatikoan. Kantabriako Linux-aren Erabiltzaileen Elkarteko kide izan zen (Linuca) elkartea desegin arte. Hamarkada bat darama GNU/Linux eta Windows sistemen web-garapenean eta administrazioan lanean, bai eta aplikazioen betatestingean eta segurtasuna areagotzeko lanetan ere.

Bideojokoen, kirol elektronikoen eta arte digitalaren zale amorratua da. Zenbait jokoren modding-scenerekin lotura izan du, Quakeren garaietatik egungo Minecraftera bitarte; egun, joko indie, mod eta beste alor ezagunago batzuei buruzko kanal bat du youtuben (http://youtube.com/McBlokeados).

 

Lehiaketa hauetarako epaimahaia: Film laburrak, 3D grafikoak, Ilustrazio digitala, Musika digitala, Argazkiak itxuraldatzea eta Fast Compos (2D, 3D, Fast Music):

  • Nerea Munitxa

Nerea Munitxa naiz, eta Bilbon bizi naiz. Euskal Encounterren laguntzailea naiz, eszena-alorrean, auskalo noiztik. Lehiakide ere izan nintzen, garai batean.

Juan de Antxieta kontserbatorioan egin nituen solfeo-ikasketak, eta sopranoa izan nintzen Bilboko Inmakuladako Abeslariak abesbatzan. Brütal Story rock-operaren koroak egiten ere lagundu nuen.

http://www.pubazzurro.com/azzurro-brutal-story-una-opera-rock-de-bilbao/

  • David M. García

Komikigilea eta ilustratzailea. Bilbon bizi bizi da. Artista digital jardun naiz, bideojokoan sortzen; besteak beste, Iron Belt estudioan. Beste zenbait multimedia-proiektutan ere aritua naiz; besteak beste, zenbait film laburretan. Horrez gain, Espainiako eta Britainia handiko argitaletxe batzuentzat (AEFCFT eta Osprey Publishing, adibidez) egin dut lan, liburuen azalak eta irudiak prestatzen.
Lehiaketei dagokienez, zenbait literatura- eta irudi-lehiaketatan epaile jardun naiz, eta behin baino gehiagotan irabazi dut 2D irudiko lehiaketan Gipuzkoa Encounter eta Euskal Enconterrean.

Argazkiak, online: http://davidmgarcia.deviantart.com

  • Alba Jato Bravo

Alba Jato Bravo naiz (Kalashniköv), 22 urte ditut eta Bilbon bizi naiz. Bi gradu ikasi ditut: Aretaren Historia (UNED) eta Multimedia (UOC); 2014an, berriz, irudigintzari buruzko Goi Mailako Trebakuntza Ziklo bat egin nuen (ArgiArte). Horrez gain, literaturari eta olio-pinturari buruzko tailerretan ere jarduna naiz. Delirium Studios-en eta Gráficas Goyan egin dut lan, trebakuntza-praktikak egiten nituen bitartean. RumblE!! aldizkariaren zuzendari naiz, eskolak ematen ditut Edukatean eta, noski, koadroak eta irudiak egiten ditut.

Nire proiektu pertsonaletatik, berriz, hauek ditut gogokoenak: Monthly Monsters (tanpoi, konpresa eta menstruazio-kopetarako packaging-diseinua, zeinaren oinarria baita menstruazioaren konstruktua gauza nazkagarri eta higuingarritzat irudikatzea) eta amaiera-proiektu gisara egin nuen bideojoko baten diseinua.

Argazkiak, online:

https://kalashnikovfs.deviantart.com

https://klashnikv.blogspot.com

https://www.facebook.com/klashnikv/  

twitter facebook flickr youtube instagram